XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zelakoak diran.

Ume basati oneik gogo-bizitzan oso atzeratuta aurkitzen dira.

Errez igarten da euren amaren eta gizartegiroaren utsunea izan dabela.

Adimenez zurrak dira eta orrexegaitik urten dira bizirik izan daben giro anker orretan.

Zentzunai begiratu ezkero, illunetan bizi izan zanak illunetan ikusteko almen berezia dauka, baiña ez dau bereizten sakontasuna dauken eta leunak diran ikusgaien artean.

Geienak gizon gizarteratuak baiño entzumen aundiagoa dauke eta batzuk entzungaiak bereiztu egiten dabez, esaterako euren atzean joten dan txaloa ez dabe entzuten, bai ostera urrin ausi egiten dauan txakurraren otsa.

Otz-beroaren asmamenik be ez dauke, otzarena gitxiago, eta jakirik be ez dabe artzen, gordiñak izan ezik.

Olako aurrak gizartera ekarri ondoren, alegin aundiak eta trebetasun aundiagaz egin-arren, ez da lortzen eziketearen bidez beste gizaki batzuren maillara jasotea.

Batzuk berbaren bat esatea lortzen dabe, ez ostera irakurten eta idazten ikastea.

Iñoz ez dira eltzen gizartean lortzen dan eldutasunera.

Oso norberekoiak izaten dira, bizi izan diran tokian ori bearrezko gauzea zalako-edo.

Bizi izan diran giroan naikoa zoriontsuak izan dirala dirudi, baiña gizartera ezin dira egokitu bizitza barrian zoriontasun ori lortzeko.

Euren burua egokitu barik dauke.

Antza dagoanez, berba egin bearrak lortzen dau burua egokitzea.

Eziketa-lana askoz zaillagoa biurtzen da urteetan aureratuta gizarteratzen diranean, izkuntzak ikasteko aurrak erreztasun geiago ta elduak zailtasun geiago izaten daben era berean.

Mitoen munduan.

Antxiñako gizaldietan izan ziran gizonak ez dausku itzi olako aurren barri zeatzik, zientzi-giro baten barruan beintzat, baiña gizaldi orreitako mitoak aztertzen asi ezkero, errez aurkitzen doguz olako kasuak.

Mesopotamia'n.

Ezaguna da Gilgames'en mitoa.

Edesti onen barruan ENKIDU basa-gizona agertzen da: Gorputz guztian ule aundia dauka, bere bizitzea abere-giroan aurreratzen da eta gizonai bildurra dautse, eurakandik iges egiten dau.

Andra galdu bategaz artu-emonak izan ebazan eta arrezkero abereak dautsoe bildurra.

Biblian.

Asiera liburuaren lenengo ataletan agertzen dan Adan eta Eba'ren irudia olako gizonen antzekoa da, abereakaz eta izadiagaz artu-emon aundiak daukazela.